TRIKI TRAKE
domingo, 1 de mayo de 2011
sábado, 30 de abril de 2011
HIRU TXERRITXOAK ipuina
Hiru Txerritxoak, basoan bizi ziren hiru anai ziren. Oso pozik bizi baziren ere, otsoaren beldur ziren, jango zutenaren beldur. Hori dela eta, txerritxoek etxe bat egitea pentsatu zuten, otso maltzurraren atzaparretatik babesteko.
Gazteenari jolastea asko gustatzen zitzaionez, lastozko etxe sinplea egin eta jolastera joan zen. Ertainak bere anai gaztea jolasten zegoela ikustean, ez zuen gogo handirik ipini etxea eraikitzeko eta egurrezko etxea egin zuen.
Baina zaharrenak zuhur jokatu eta adreiluzko etxea egiteari ekin zion.
Otsoa txerri txikiaren atzetik joan zen eta txerriak bere etxean salbu zegoela pentsatu arren, otsoak putz eta putz egin zuen etxea lurrera bota zuen arte.
Txerria beldurtuta, bere anai ertainaren etxera abiatu zen korrika batean, baina egurrezko etxea ez zen traba izan otsoak hau ere lurrera botatzeko.
Hori ikustean bi anaiek txerri nagusiaren etxera joatea pentsatu zuten. Han zeudela etxeko lehio eta ate guztiak ondo itxi zituzten. otsoa etxearen inguruan bueltaka hasi zen non sartu zitekeen ikusteko. Orduan eskailera luze bat hartu eta tximiniatik sartzea erabaki zuen. Baina txerri zaharrenak tximinian ura irekiten jarri zuen. Otsoa tximiniatik jeisten zegoela uretara jausi eta erre egin zen.
Baso guztian zehar egon zen otsoa ohiuka. Eta handik aurrera ez zuen hiru txerritxoak jateko pentsamendurik izan.

lunes, 18 de abril de 2011
martes, 12 de abril de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)